Hoteleko beheko solairuan dago. 160 pertsonako edukiera dauka, gehienez ere, zinema-erako muntaketa erabiliz, 80 pertsonakoa eskola-erako muntaketarekin, eta 60 pertsonakoa mahai inperialeko muntaketarekin.

    Kokteletarako gehieneko edukiera 250 pertsonakoa da, eta banketetarako muntaketarekin, aldiz, 170 pertsonakoa. Areto honetara erraz irits daiteke bai eskaileretatik bai hoteleko igogailua erabilita, eta garajerako sarbidea ere erosoa da.

    Ondorengo ekipamenduak ditu: 3 m-ko 2 pantaila panoramiko eta automatiko, megafonia-ekipamendua aretoko soinuarekin, DVDa, TBa, ordenagailu eramangarria zuzenean aretoko proiektagailuarekin konektatzeko aukera, hari gabeko mikrofonoa, konexio elektrikoak eta Wi-Fi sistema.

Gure Giza Baliabideetako eta Konbentzioetako Departamentuak Bilboko Abando Hoteleko aretoetan egiten dituzun ekitaldiek arrakasta izan dezaten lan egiten du.

Kontaktua