Eraikina 1991n eraiki zen, eta orain dela gutxi eraberritu da kanpo-fatxada moderno batekin.

Horrela Abando Hotela tradizioaren eta dekorazio abangoardistaren elkargune bihurtu da, eta hiriaren egungo espiritua laburbiltzen du.

Hotel moderno hau Bilboko erdigune neuralgikoan dago bete-betean, zona komertzial eta finantzarioan bertan, hiriko interes turistikoko leku nagusietatik -Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa, Euskalduna Jauregia eta Alhóndiga Bilbao bezalakoetatik- gertu.

Bere pribilegioko kokapenak Bilboko hiriak dauzkan komunikabide nagusietara iristea errazten du.

Gainera, Zazpikaleak, Albia lorategia, Arriaga Antzokia edo Bilboko udaletxea bezalako zonetatik gertu egoteari esker, Abando Hotela oinez mugitzeko leku aproposa da.

Aireportua: Bilboko “Usoa” nazioarteko aireportutik 15 minutura.

Tren-geltokia: Abandoko geltokia Abando Hoteletik 200 m-ra.

Autobus-geltokia: Termibus geltokia bost minutu eskasera metroz edo tranbiaz.

Autoa: “Jesusen Bihotza” eta “Zabalburu” sarreretatik (AP68 eta A8 autobideak/autobiak) 5 minutura.

Metroa: Abandoko geltokia 50 metrora.

Abando Hotelak 141 gela eroso ditu, era honetan banatuak: gela indibidualak, bikoitzak, laukoitzak eta goi-mailako gela bikoitzak. Bilboko zure ostatu-aukerarik onena gu izatea litzateke gela guztietako dekorazioen eta egokitzapenen helburua.

Abando Hotela mota guztietako ekitaldiak, lan-bilerak, kongresuak eta konbentzioak egiteko leku aproposa da, bere areto modernoen dekorazio zainduari eta ekipamenduari esker.

Bere zerbitzuen artean azpimarratzekoak dira: buffet gosari zabala eta aukera handikoa, doako Wi-Fi konexioa hotel osoan, 24 orduko gela-zerbitzua eta hotelean bertan dauden 100dik gora garaje-plazak.

Abando Hotelak askotariko instalazioak eskaintzen ditu: hoteleko bezeroentzat doakoa den gimnasio handi bat (sauna dago bertan), business center-a, nazioarteko biblioteka eleaniztuna, kafetegia eta lobby-ra joateko sarbide zuzena duen garaje pribatua.

Jatetxeak (euskal sukaldaritzan eta autore-sukaldaritzan espezializatua), ezkontza-menuen aukera zabal bat eskaintzen digu ezkonberrien gozamenerako.